Hildako haurra
Hildako haurra
Gotzon Barandiaran
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-06-2
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
 

 

BESAULKIAK

 

 

Eskerrik asko Ander Lipusi eta

Abarka antzerki taldeko kide guztiei.

Asko ere asko irakatsi zenidaten

 

 

 

 

 

 

 

Besaulkiak antzezlana Markina-Xemeinen estreinatu zen 2017ko ekainaren 10ean, Abarka antzerki taldearen eskutik.

 

Lantaldea

 

Zuzendaria: Ander Lipus.

Idazketa: Gotzon Barandiaran.

Espazio eszenikoa: Amaia Garate.

Argiztapena: Arantza Flores.

Musika eta irudia: Mikel Unamunzaga.

Ekoizpena: Abarka antzerki taldea.

 

Pertsonaiak eta aktoreak

dolores: Lur Epelde.

nahikari: Nerea Foruria.

semea: Luis Egurrola.

alkatea: Ruben Markina.

aguazila: Gilen Santiso.

mozkin: Luis Egurrola.

togetherkissingeko kazetaria: Rakel Anitua.

idazkaria: Amalia Martin.

hasb-eko burua: Rakel Anitua.

auzokide 1: Rakel Anitua.

auzokide 2: Amalia Martin.

auzokide 3: Nagore Leon.

auzokide 4: Luis Egurrola.

grisak: Aktoreen korua.

 

Dramaturgia baterako balizko ideia: 2036. urtea da. Estatuak erabakia hartu du. Jesarleku mota oro desagerrarazi eta herritar guztiek besaulki berdina, estandar bat, erostea aginduko du.

 

 

 

Bide ertzean jesarlekuak aiduru

minez ditu oinak bidaiariak

aulkiek berezko dituzte atsedenaren sariak

besaulkiak etxegabetu ezinik

eman du amore egiak

 

Bidearen hegietan zain dago kadira

bidaiaria limurtzea du xede

eskaintzen dizkio lizun bezain trebe

ez dezan egin berriz ahaleginik,

altzo, epel, bake eta fede

 

Bide bazterrak bizkarroiez mukuru

pausoa neurtzen dabil bidaztia

aulkiak aholku “erdu, hartuizu astia”

nekearen izerdiz gogoa baduzu husturik

beteko zaizu berriz nire magalean saskia

 

Liluragarria da zinez aulkien distira

orok merezi du lanaren osteko atsedena

kasu, ostera, sakona da loaren eztena

esertzen bazara aginduetara makurturik

heriok ohartu orduko jango dizu barrena.