Hildako haurra
Hildako haurra
Gotzon Barandiaran
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Diseinua: Metrokoadroka
2023, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-06-2
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
 

 

Sar hitza

 

ehaze

 

      Bi antzezlan dakartza Hildako haurra liburuak, azalera bietan berrienaren titulua ekarri badugu ere. Bigarrena, Besaulkiak, Abarka taldeak bere ibilbide oparoaren baitan taularatu zuen, Ander Lipusen zuzendaritzapean.

      Gutxitan gertatzen da, literaturako beste genero batzuetatik antzerkira bidea egiten duten idazleen artean, idazmahaitik entsegu gelarako bidea ere egitea. Hala gertatzen da Gotzon Barandiaranekin. Poesia eta eleberria lantzen ezagutu dugu irakurleok eta, hari horretatik tiraka, hamaika errezital eta oholtza gaineko hitzordutan parte hartzen. Grina horrek berak eramango zuen, baita ere, oholtza musikarekin uztartzera, Katamalo bezalako proiektuetan. Oholtzaren lilurak eta konplexutasunak izerdi gogoa txertatu ohi du barren-barrenean, eta antzerkira ere gerturatu izan da idazlea. Herrikide duen Kukubiltxo taldeak Aristides Vargas ekuadortar dramagile eta zuzendariarekin elkarlana abiatu zuenean, han aritu zen Barandiaran jatorrizko erdal testuak euskarara egokitzen. Ez hori bakarrik, Abarka taldearekin kolaboratzerakoan ostera, idazleak ondo ezagutu zuen talde batekin eskuz esku aritzeak dakarren ahalegin partekatua, liburu honetara iritsi arteko testuaren hamaika bertsioetan, gorpuzteak eskatu ohi duen depurazioaren eta malgutasunaren adierazle. Esperientzia haren ostean idatzitako Hildako haurra lanak, kasu honetan gaur egun oraindik antzeztu gabekoak, oholtzara bideratzen ditu, antzerkiaren kodeetan, idazle batek —eta, are, kulturgintzako edozein arigilek— izan ditzakeen kezkak, zalantzak eta barne borrokak. Testu batean zein bestean, mundua den testuinguru zabal horretan gertatzen direnak nola jaso da trabesa, norbere ezintasunetik nola eragin hitzaren bitartez.

      Ahots aniztasuna da testu hauen beste bereizgarri garrantzitsu bat, botere mota ezberdinekiko dialogoan edo, esan dezagun, etengabeko talkan. Besaulkiak lanean ahots koral bat topatuko dugu; arauek, normak eta burokrazia ulergaitzak dakarten ezinegona kudeatzen saiatzen dira bertako pertsonaiak, elkar osatzen duen ahots poliedrikoetan. Ahotsen biderkatze bat dakar Hildako haurrak ere, kasu honetan pertsonaia bakar batek dakar ahotsen aniztasuna, eta barne borroka. Kanpo zein barne boterekeriari aurre egin eta humanitateari eutsi nahi dioten ahotsen arteko elkarrizketa horretan, esanguratsua da oso Hildako haurrak dakarren proposamena: panpinaturik datozkigu barne jardunak, ideiak panpina bilakatzen ditu norberak ere, edonork beretik izan dezakeen ardurari ez ikusia egiten dion aldietan.

      Oholtzako kodeetara gerturatzen jakin duen egile baten testuak dituzue honakoak; hitzaren trebezia landu izan duenari dagokion legez, irakurtzen dituenarentzat ere gozagarri.