Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Salbuespen egoeran
Urte hauetan makina bat hilabete pasa dugu Bizkaian eta Gipuzkoan salbuespen-egoeratan. Egoera berezi hauetako batzuk Estatu mailakoak ziren, beste batzuk Hego Euskal Herri mailakoak-edo, eta beste batzuk Bizkaia eta Gipuzkoari bakarrik zegozkionak. Azken hauei, bistan da, guzti-guztiak tokatu zaizkie. Auzi politikoengatik gehienetan, baina inoiz edo behin sozialengatik ere, hamaika egoera berezi bizi behar izan ditugu urte hauetan: 1962, 1967, 1968, 1969, 1970, 1971. Oker ez banago, egoera berezi bakoitzak hiru bat hilabeteko iraupena-edo izan ohi zuen. Hilabete asko dira, guztira.
Salbuespen egoerek zuzen-zuzenean eragiten diote argitalpenen munduari. Fuero de los Españoles deituriko legetik indargabe uzten dituzte 12, 14, 15, 16 eta 18 artikuluak. Eta hain zuzen ere 12. artikulu horrek zerikusi arteza du inprimakiekin. Aurretiazko zentsura, adibidez, berriz ezartzen da. Barne arau hauek zabaldu zituen Ministerio de Información y Turismok:
1º A partir de la publicación del Decreto-ley anterior y en tanto subsista el estado de excepción por tal disposición declarado, todos los impresos o publicaciones que se editen en el territorio nacional, así como los servicios informativos de las agencias, quedan sometidos a la previa censura de todo su contenido.
2º A los efectos anteriores, todas las empresas periodísticas, editoriales y agencias informativas deberán presentar con anterioridad a su edición, impresión o distribución, los textos comprensivos de la totalidad del contenido de sus informaciones.
3º Sin perjuicio de lo anterior, antes de iniciar su difusión todas las publicaciones habrán de realizar el depósito de ejemplares a que se refiere el artículo 12 de la ley de Prensa.
4º El Ministerio y sus órganos podrán ordenar la recogida inmediata de aquellas publicaciones que no hayan cumplido los trámites anteriores o cuyo contenido no se atenga a lo determinado por la censura previa en cuanto a la autorización del mismo.
5º En lo relativo a la difusión de las publicaciones unitarias ya editadas, la Dirección General de Cultura Popular y Espectáculos propondrá al Ministerio la suspensión de la difusión de las que estime pertinentes.
6º El incumplimiento de lo anteriormente dispuesto será sancionado conforme a lo dispuesto en la ley de Prensa, con independencia de lo previsto en la L.O.P., sin perjuicio de las responsabilidades penal y de cualquier otro orden que pudiera incurrirse.
Testuak badio, eta gertatu ere halaxe gertatu izan da sarri, aurretiazko zentsuraz gain, liburu-dendetan zegoen libururik ere bildu egin ohi zuela Ministerioak. Zigortuenak liburu ezkertiar eta abertzale kutsukoak ziren. Dendaz denda pasa, eta gustukoak ez zituztenak hartu eta eraman egiten zituzten, eta kitto. Oker ez banago, liburu-dendetan «garbiketa» egiteko baliatzen zituzten egoera horiek.
Salbuespen egoera bakoitza oso-osoan erregimen zaharrera bueltatzea zen.