Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Usaimena

 

Irrikaz jarduna naiz zentsura praktikatu ahal izateko zentsoreek behar zituzten arauak, irizpideak eta formularioak bilatzen. Irizpide orokorrak jada aipatu ditut. Eskulibururen bat nahi nuen aurkitu, gida praktiko eta funtzionala. Bereziki lehen orduko norma eta kontsignak bildu ditut nik, eta gerra garaiko kutsua dute hasierako batzuek. Dena den, egon behar du nik aurkitu dudana baino gehiago.

        Zentsuraren gainean arau gutxi bide dago idatzita. Kasuistikari puntuz puntu erantzun ahal izateko, pauta gutxi. Gutxiegi dagoela diote 1974an zentsoreek, eta kexu dira.

        Errealitate guztia arau batzuekin besarkatzea ezinezkoa dela ikusten dute Erregimeneko arduradunek. Normak ematen hastearekin batera konturatzen dira horretaz. Hasieratik aitortzen dute beren ezintasuna. Zentsorearen «usaimena», begia, eskua, zentzu ona, zehaztasuna eta kera honetako kontzeptuekin soluzionatu nahi dute ezintasun hori.

        Francoren Gurutzadaren bigarren urte «gloriosoan» («II año triunfal», 1937), Armadako Estado Mayorreko buruzagiak arau batzuk zerrendatu, zerrendatzen ditu, baina azken batean zentsorearen gain uzten du zama guztia:

 

no es posible fijar un criterio casuístico para la función del Censor; su buen sentido y escrupulosidad en ella será la mejor norma para su buen desempeño.

 

        Hurrengo urtean («III año triunfal», 1938), Irrati Departamentuko buruzagiak, Antonio Tovarrek, gauza bertsua egin eta esaten du: arauen taula bat ematen die zentsoreei, ohar honekin:

 

el buen sentido de los Censores (...) hace innecesario el envío de un formulario rígido y concreto que jamás solucionaría los diarios problemas que se presentan.

 

        Zenbait urte geroago, 1953an, Prentsako Lehen Batzar Nazionalean, egin daitezkeen delitu guztiak harrapatzea ezina delako hain zuzen ere, aurretiazko zentsura justifikatzen du eta zentsoreari esku handia ematea proposatzen du Arias Salgadok. Idatziriko ezein normatiba, nahiz administratiboa, nahiz judiziala, ez dela egokia, dio berak. Zergatik?:

 

La incapacidad, la injuria, la falsedad, el daño material, la negligencia culpable, la difamación, la misma deslealtad con la Patria en la Prensa, no es tan fácil de precisarla en muchas ocasiones, aunque nos conste con evidencia que la hay ante los secretos de la gramática, la habilidad de la alusión, la sutileza de los recursos literarios, las ambivalencias de alguna figura retórica, las segundas intenciones que para el público son perfectamente inteligibles como primeras, los trucos de la confección y de la titulación, el lugar del periódico al que se condena la nota, el comentario, la glosa o la información sugerida por la autoridad, ardid conocido de los lectores. Ante el silencio, que puede ser tan significativo; ante el mismo elogio, desmesurado ex professo, la técnica judicial de los tribunales ordinarios puede resultar ineficaz e inadecuado en la mayoría de los casos.

 

        1971ko barne-dokumentu batek zentsoreen erantzukizun politiko, morala eta soziala azpimarratzen du. Zentsore edo irakurleen ekipoak tinkotasuna alde batetik eta malgutasuna bestetik maneiatu behar dituela, dio. Eta honela bukatzen du:

 

El Lectorado ha de estar por tanto atento, no solo (sic) a la realidad legislativa cambiante, sino que ha de tener un fino instinto u olfato para que sus informes reflejen el momento político y lo trasladen a sus informes.