Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Lehen urtealdia 1936an hasi eta 1955 bitartekoa da. Aro honetan, Francok hiru aldiz aldatu zuen gobernua, 1938ko lehenaz geroztik.
Lehen bi gobernuetan Falangearen indarra zen nagusi. Falangea eta militarrak ziren nagusi. Aparatu informatiboa, izena eta izana, Falangeari hartu zion Jose Antonio Primo de Riverak, eta honek moldatutako huraxe zen lehen gobernuak jaso zuena. Aparatu hau Barne Ministerioaren baitan kokatu zuten.
Lehen gobernualdi honetan publikatu zen Prentsa Legea eta urte hauetantxe hartu ziren liburuekiko aurretiazko baimen-arauak.
Bigarren gobernualdia 1939koa da. Falangismoa euforia batean bizi da, Hitlerren nazismoa eta Mussoliniren faxismoarekin bat eginda. Aparatu informatiboa, orain, Falangera pasatzen da, eta 1941etik aurrera Gabriel Arias Salgado eta Juan Aparicio daude buruan. Elementu gogorrak, biak.
Baina jada 1942an, Italia eta Alemaniaren Ardatzean oinarritzea arriskutsua da, Mussoliniren eta Hitlerren paraderoa ikusita. Eta 1945ean Postdam-en ukatu egin zioten Espainiari NBEn sartzea.
Urte honetakoa da (1942), hain zuzen ere, hirugarren gobernua. Birmoldaketa handia egin du Francok. Politikoki kabinetea goitik behera aldatzen du, eta bi kartera bakarrik geldituko dira falangisten eskuetan. Aparatu informatiboa ere, hauei kendu eta «katoliko» integristei emango die. Bestalde, alderdi juridiko-formalean ere zenbait aldaketa egin du. Ordukoak dira: Fuero de los Españoles, Ley de Referendum, eta Ley de Sucesión.
Fase honetakoa da Pedro Rocamora.
Laugarren gobernualdia 1951koa da. Sektore katolikoen agintealdia da hau ere, baina aparatu informatiboa ez du hauen esku utziko Francok. Ministerioa sortu du, Ministerio de Información y Turismo (aurrerantzean MIT), eta beronen buru Gabriel Arias Salgado eta Juan Aparicio gogorrak jarri ditu. Gabriel Arias Salgadok bere baitan biltzen du falangista eta katoliko integrista izatea.
Bi gobernualdi hauetako aldaketei esker Francok lortu duena ez da superbibentzia bakarrik. Nazioarteko onarpena, NATOn sartzea (1949), UNESCOn sartzea (1949), NBEk onartzea (1955), Vatikanoaren onespena (1953), Estatu Batuen laguntza diplomatikoa eta ekonomikoa, lorpen guztiak bata bestearen ondotik etorri dira. Estatu Batuentzat Ekialdeari begira eta Europari begira kokagune geografiko-estrategiko aparta du Espainiak, eta gainera antikomunista deklaratua da. Probetxuzkoa gertatu zaio frankismoari, bai horixe, falangismotik nazional-katolizismora egin duen jauzia.
Frankismo-kontuetan adituek diote frankismoa ez dela bloke bakarra eta itxi-itxia izan. Badela barruan nola-halako «aniztasun politikoa», norbanakoen jatorriaren araberakoa. Badirela diferentziak, alegia, nahiz eta ez disidentziak. Desberdintasunen gainetik batasuna dago, hala ere. Enbor ideologiko bereko ezpalak dira. Pentsaera tradizional-erreakzionarioan bat egiten dute guztiek.
Familia politikoez hitz egin ohi da frankismoan. Familia politikoak, adiera honetan, ez dira alderdi politikoak, ez eta indar politikoak. «Mintegiak» direla esan daiteke, pertsonalaren jatorria bermatzen dutenak. Familia politiko hauek, gero, agintera iristen direnean, autonomia pixka bat ere badute, aginte-eremu bat. Lehen urte hauetan, familia politiko nagusitxoenak lau dira: «Acedenepistak» edo Acción Católica Nacional de Propagandistas-ekoak («propagandista» edo «katoliko» deitzen zaie hauei), monarkikoak, falangistak, eta tradizionalistak.