Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Zentsura mekanismoak
Aurretiazko zentsuraz ari gara, testua irakurlearen eskura jarri aurretik Estatuaren eskuetan utzi behar dela agintzen duen mekanismoaz. Ikustagun zein den, zehazki, mekanismoa:
Hitz gutxitan esanda, honela gertatzen da hori: idazleak bere liburua idatzi duenean berak pertsonalki edo bere editoreak Administrazioaren bulegoetan entregatzen du. Madrilgo bulego nagusietan entrega liteke edo, maizenik, Ministerioak probintziaz probintzia dauzkan bulegoetako batean, nork bere probintziako Ordezkaritzan.
Liburua Ministerioak izendatuak dituen «irakurle» batzuen eskuetara pasatzen da, testu aldetik onargarria den ala ez azter dezaten. Irakurketaren ondoren, zentsore-aparatuaren buruak bere ebazpena edo epaia ematen du. Eta ondoren egileari komunikatzen zaio ebazpen hori.
Tramitazio administratiboari dagokionez, bi aldi bereiz daitezke. 1966ko Fragaren legea da marra bereizlea. Lehen aldiak, 1966ko Legera bitartekoak, 30 urtez iraun zuen. Denbora horretan guztian modu batera bakarrik joka zitekeen: argitara eman nahi zen liburuaren orijinala edo galeradak entregatu behar ziren, bi kopiatan oker ez banago. Aurretiazko zentsura da hori, bete-betean. Behin Administrazioaren eskuetan, nahi adina luza zezakeen honek kontrol-denbora. Urte eta urte t'erdi irautea tramitazio (ez oso) konplikatu batek, ez zen harritzekoa. Kasu arruntetan, 1960 aldera, bizpahiru hilabete bai, Itxaropena argitaratzailearen kexuetan ageri denez.
Ohar gisa esango dut nik neuk liburu honetan agertzen diren liburuei eman diedan urtea espedientekoa dela. Ez dator bat nahitaez publikatu zen urtearekin.
LPIren onarpenarekin hasten da bigarren aldia. Kontzeptu bezala, aurretiazko zentsura desagertu egiten da. Administrazioaren kontrola obligaziozkoa izango da aurrerantzean ere, baina gordailu bezala.
Autoreak bi aukera ditu lege berriarekin: bat, orijinala zein galeradak Administrazioaren eskuetara pasa ditzake, lehen bezala, baina orain ez zentsurarako baizik eta borondatezko kontsulta gisa. Eskuak libre ditu Administrazioak testu horrekin nahi duena egiteko. Esku handia ematen zaio hor zentsurari, barka, «kontsulta»ri.
Bigarren aukera ere bada: aurretiazko gordailua. Liburua inprimatu eta gero uzten da Administrazioaren eskutan. Zabalkundea bakarrik falta zaio liburuari, irakurlearengana iristea. Baina horretarako Administrazioaren argi berdea behar du. Liburu eginaren gain moldatzen du bere lana zentsore/irakurleak.
Arriskua du editoreak edo autoreak bigarren aukeran: liburua debekatu edo aldatzen badiote, akabo, inbertsioa galdu egiten du. Administrazioak, nolanahi ere, tentu handiagoz jokatu behar du: debekuak eskandalua ekar dezake.
Liburua Administrazioaren eskuetan zenbat denbora egon daitekeen ere arautu egiten du lege berriak. Borondatezko kontsulta denean hilabete baino gehiago ezin du eduki liburua. Eta depositu gisa utzi denean, eguneko 50 orrialde irakurri behar ditu Administrazioak.