Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Dirigismotik «permissio negativa»ra
Autore baten jatorrizkoa liburu bihurtu aurretik aginteak ezartzen duen kontrola da aurretiazko zentsura. Frankismoaren garai osoan kultur produktu bat ezin izan da kaleratu aldez aurretik Administrazioaren kontrola pasa eta argi berdea jaso ez badu.
Kontrol hori, aldian-aldian, modu desberdinean bideratu da: tramitazio-modua aldatu da, irizpideak aldatu dira. 40 urtetan zerbait aldatzea ere ez da mirakulu!
Erregimenaren hasieratik 40ko hamarkadaren erdialdera arte gutxienez, gidatzaile edo «dirigista» zen zentsura. Gerora, pixkanaka, aldatzen joan zen . Zer egin behar den esatetik zer ez den egin behar esatera pasatu zen.
Izan ere, falangistek oso altu jarri zuten langa. Estatuak zuzenean esku hartu behar zuen liburugintzan, planifikatu egin behar zuen liburu-ekoizpena. Estatuaren ezaugarri totalitario honetan txanponaren alde batean dago «dirigismoa» eta bestean zentsura. Gorputz beraren bi esku dira bata eta bestea. Debekatzea dagokio zentsurari, baina ez ortodoxia politikoan edo ideologikoan zuzena ez delako bakarrik. Kontuan hartuko ditu, baita ere, estetika, literatur mota, kalitatea.
Zentsura ez baita doktrinaren eremura edo eremu politikora mugatzen. Literaturan ere badu zer esana. Literatur balio eskasekorik ez da onartzen. Eta onartezinak dira abentura-eleberriak, eleberri poliziakoak, zinema-nobelak eta eleberri mistiko-erlijiosoak. Horiek ez omen dira ezkontzen Falangearen eta Estatu Berriaren izateko moduarekin.
Dirigismoaren aldetik gorabeherak izango ziren zentsuraren geroko ibilbidean ere. Aztarna batzuk baditugu, baina ez ur sakonetan sartzeko moduko itsasontzirik. Kasuistika, bestalde, hain da ugaria, Espasa entziklopedian ere kabituezina baita. Auzia garbitze aldera, esan daiteke 50eko hamarkadatik aurrera zentsurak ez duela deus bultzatzen, ez duela deus sustatzen.
Bere burua muga eta harresi bezala ulertzen du. Zer ezin den publikatu erabakitzen du zentsurak, eta ez besterik. Liburu bat «onartzen» duenean, ez du esan nahi positiboki onartzen duenik, eta gutxiago gomendiorik. Debekatzeko ez duela helduleku legezko edo politikorik esan nahi du. «Permissio negativa» deitzen diote beraiek.
1964an, kexu zen Luis Alonso Muñoyerro artzapezpikua, Ortodoxia eta Moralitateaz arduratzen zen Batzorde Episkopaleko lehendakaria. Kexu zen, bai, Elizaren Index-ean zeuden liburu batzuei zentsurak pasoa eman ziela eta.
Orientabide Bibliografikoko Sailak emandako erantzuna, erantzun «ofiziala» da, nolabait esan. Nahiz eta luzea den, bereziki argigarria delakoan dakart hona:
Conviene advertir que la censura del Estado, esencialmente política y civil, no tiene ni puede en derecho tener otra misión que la de impedir se sobrepasen ciertos límites muy anchos y que, en esencia, se reducen a lo abiertamente pornográfico, lo subversivo, y lo claramente impugnador de la Iglesia católica y sus dogmas.
La censura política, única que compete a nuestro Ministerio, es esencialmente negativa. Las llamadas autorizaciones no son tales positivamente, ni, mucho menos, respaldos o recomendaciones de las obras que se inscriben en el Registro Nacional. La censura es una 'permissio negativa' (...)
La censura del Estado no puede ser una tutela, a menos que pensemos que los españoles adultos siguen siendo menores de edad mental e irresponsables como niños que necesitan andaderas y vitrinas aislantes.
Ideia berak, zentsura ulertzeko modu bera, justu 1966ko Ley de Prensa e Imprenta (LPI) aurretik behin eta berriz formulatzen dira modu bertsuan. Beste dokumentu batean esaten da zentsura muga dela, eta ez babesa, eta are gutxiago Txinako harresia.
Permissio negativa esanez, adierazita dago guztia, ala ez?
Oso bestelakoa da haur eta gazteen argitalpenetako zentsura. Hau osoki tutelarra da, babeslea. Gidatzailea, guztiz dirigista izan zen hasiera hartan, eta gerora, zentsura mota hau bere onera etorri zenean, babesle gisa autodefinitu zen. «Intelektualki ahulak» babestekoa behar zuela zentsurak, alegia. 1938ko Prentsa Legeak espainiar guztiak hartzen ditu «intelektualki ahul» bailiran. Hogeita hamar urte geroago adin txikikoak bakarrik dira ahulak, intelektualki ahulak. Bada aurrerapena!