Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Zentsoreak itzultzaile

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Prentsan euskararik ez

 

Rocamora versus Cerro? Hau da, gobernu berean Liburuaren ardura duena eta Prentsaren ardura duena elkarren kontra ote daude? Bi politika markatu zituztela, gauza jakina da. Baina zergatik? Beren kabuz? Ala badago jokaera sakonago bat?

        Hainbat jokabide ikusita, uste izatekoa da liburuarekin prentsarekin baino eskuzabalago jokatu zuela frankismoak (edo hobeto, ez zuela horren estu jokatu). Eta askoz ere gehiago estutu zuela prentsako zentsura eta kontrola. Arrazoia? Liburuaren eta prentsaren izaera, bata bestea baino askoz ere maioritarioagoa, zabalduagoa izatean datza gakoa. Audientzian, hedaduran, alegia.

        Ez da ahaztu behar frankismoaren zentsura, ideologikoa edo morala edo dena delakoa baino askoz ere gehiago, politikoa dela, agintearen unean uneko egokierari lotua, egiari eta printzipioei baino lotuagoa jarduera politikoari.

        Kuestioa da eze, bai hasieran eta bai gero, liburutan onartzen ziren gauza batzuek ez zutela pasorik izaten egunkari eta aldizkarietan.

        Prentsako Zuzendaritza Nagusiak bidali eta Luis Dotres Donostiako delegatuak sinaturik, 1947ko apirilaren lehenean, zenbait aldizkariren zuzendariek jasotzen duten aginduak dio euskara guztiz debekatua dagoela ondoko aldizkariotan: Boletín de Acción Católica de la Mujer, Luises Obreros, Santísimo Rosario, Aránzazu, San Antonio, Misiones Franciscanas, Redención, Voz de la Madre, eta beste. Hitzez hitz:

 

De orden la Superioridad, queda terminantemente prohibido el uso del vascuence en esa publicación de su digna dirección. Lo que le comunico para su más exacto cumplimiento, acusándome recibo al siguiente escrito.

 

        Urtebete lehenago, ukatu egin zioten El Diario Vasco egunkariari euskarazko atal bat irekitzea.

        Eta urte batzuk geroago, lehengo lepotik du burua zentsurak. Un vasco en la posguerra liburuan (1977) hainbat pasadizo kontatzen ditu Jose Artetxek. Huskeria dirudite, baina ez. Berebiziko axola du jabetzeak zein estu eta mixerable jokatzen duen zentsurak.

 

San Sebastian, 21 abril (1950). - Está visto que el vascuence es idioma subversivo. Una vez más la censura me hace una de las suyas al suprimirme un inocente verso en euskera en medio de un artículo. Me dicen en la redacción que la censura obligó a rehacer toda la página a las dos de la mañana. ¡Y todo por las dos estrofas de mi artículo! Por la noche, en la emisión agrícola de la Diputación veo asimismo tachada la poesía final, un canto a la primavera renaciente. ¡Cuánto separador campando dictatorialmente por sus respetos!

San Sebastian, 14 junio (1952). - Me comunican la resolución definitiva de la censura con respecto a mi artículo Poetas vascos de la Eucaristía que escribí para los días del Congreso Eucarístico de Barcelona. Denegatoria. No se autoriza el artículo por los dos versitos en vascuence (con su correspondiente traducción) con que ilustraba mi artículo. He aquí por dónde el vascuence, en dosis mínima —media docena de estrofas— convirtió en subversivo un artículo eucarístico. (Op. cit., 65).

San Sebastian, 17 diciembre (1953). - Ha aparecido un artículo mío dedicado a una Vida de Jesucristo en vascuence publicada recientemente por el Padre Ignacio Mancisidor, un jesuita actualmente en Venezuela. La censura ha mutilado el artículo que, entre otras cosas, decía: 'Recuerdo bien su última conversación conmigo, poco antes de que nobles afanes misioneros lo llevaran a un país sudamericano. Era en una esquina de nuestra ciudad. En aquel momento salía Mancisidor de asistir a un prestigioso arquitecto guipuzcoano, paisano suyo, que acababa de morir.

— Estoy impresionado de lo que acaba de ocurrirme —me dijo—. El mismo moribundo me ha indicado en vascuence el instante en que moría. 'Ointxe' —me ha dicho— y se ha quedado muerto.

('Ointxe', contracción de oraintxe: es decir, ahora mismo. En este caso significaba: ahora mismo me muero).

— No le quepa duda —le respondí— Nosotros moriremos en vascuence. Nos moriremos pronunciando las primeras palabras que la madre nos enseñó.

El tajo de la censura corresponde a las líneas subrayadas. Me dice Banus en la redacción, a donde he ido a protestar, que la censura pretendía retirar todo el artículo y que costó mucho hacerles desistir de su propósito.

 

        Urteak aurrera doaz, ordea, eta frankismoaren jokabideak pixkanaka aldatuz. 60ko hamarkadan, bistan da, ez da horren erraza debekutik debekura ibiltzea. Nola jokatu orduan? Gaiak mugatu egingo dizkiote euskarari. Ezin liteke edozein gai edozein komunikabide edo argitalpenetan euskaraz erabili. Baserritarrentzako baserriko gaiak, tira, erlijio popularra ere bai, baina kontuz hortik gorakoarekin.

        Esanguratsua da oso Donostiako Herri Irratiari gertatutakoa, 1964an. Juan Lekuona zuzendariak kontatuta dakigu nola onartu zieten euskara erabiltzea, baina programa «intenporaletan» bakarrik, hots, programa literario edo historikoetan. Espreski debekatu zitzaizkien gaurkotasunezko gaiak: «en los programas de actualidad, en todo aquello que suponga actualidad, incluídos los anuncios». Publizitatea bakarrik ez, eskainitako diskoak ere debekatu egin zizkieten.