Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

ISPILUAK APURTU AURRETIK
ITZULIKO DUEN AZKEN IRUDIA

 

Goitik begiratuko bazenu konturatuko zinateke

hiltzailea ez doala artez, ez doala inora, galduta dabilela.

Birritan hiru lau bider pasatzen da puntu beretik,

eta bere buruaz ahazten ari da.

Badauka astia: aurkituko zaitu eta, aho geldiaren

azken ahaleginari kasurik egin gabe,

elurra belaunetaraino bezala,

astiro hurbilduko zaizu.

Perfektuago egingo zaitu indar arrotz batek.

Argia sartuko da zure barrura, burua lokartzeraino.

Nekaturik baina lasai sentituko zara.

Horrek esan nahiko du

heldu zarela azkenean heriotza abegikorrera.

Poliziari itxarongo dio zure ondoan etzanda,

labana erruduna bezala zoruan gaitzetsita,

eta irribarre zuriagatik ezagutuko zaitu,

damuagatik bereiziko zaitu beste guztien artetik.