Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

ATZAMAR PUNTAK

 

Zuri so nagoenean ez dakit zer nahi dudan;

zuk egin nauzu, zuriak elurra egin zuen bezala,

nire ahoa, nire dena,

arratsalde laburra badoa kaleak zenbatuz.

Ia-ia zure gorputza ukitzen dut,

atzamar puntak gorritu egiten zaizkit

airearen kontra sakatzean.

Badakit gezurra dela eta, hala ere,

ia-ia ukitu egiten zaitut.

Zure usaina esan nahi dut baina ez dut gogoratzen,

denborari buelta emango nioke eta usain hura esan

lehengo azalaren gainean.