Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

PIZKUNDEA

 

Barkamena eskatu nahi diet publikoki gorostiei

eta orokorrean arantzadun landare guztiei,

beraien kontra amildurik

odola egin zidatelako neguan.

Orain ordea udaberria airera botatako tiro bat izan da

albiatik oinez doan jende guztiarentzat.

Jadanik ur azpian daude, ur azpian,

alga bero horiekin aurpegian.

Zain guztiak poztasunaren puntan amaitzen zaizkie.