Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

LEIHO BAT ERDI IREKITA

 

Nire gainean jartzen zarenean

betikoa eta iragankorra bereizteko gai diren

olatuak altxatzen ditugu.

Hori da gure batasunaren

froga haragikoi eta era berean behinena.

Ez naiz ezer sakralizatu-zalea,

are gutxiago gerria

hotzikarazko zetro baten antzera

eusten dizuten esku bi hauek;

baina aspaldi aukeratu nuen

gaixotasuna zure ondoan,

eta ia denbora guztian

bakarra eta azkena bazina bezala maite bazaitut,

utzidazu orain, momentu batez,

hasierakoa eta zerrenda luze bateko

lehena bazina bezala

miresten.