Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

OZEN BARRURANTZA

 

Beharbada ez orain,

beharbada ez aurten,

beharbada zati batean ez,

baina egunen batean

belauniko jarriko zarete

ni nagoen bezala.

Ez duzue inoren beldurrik izango,

ez zarete inork derrigorturik egongo,

gardena izango da zuon hitza

barrurantza.

 

Beharbada ez orain,

beharbada ez aurten,

beharbada zati batean ez,

baina egunen batean

negar egingo duzue

nik bezala.

Zoriontsuak izango zarete

«barka gaitzazue!» oihukatzen duzuen bitartean

nik egiten dudan bezain ozen

barrurantza.

 

Beharbada ez orain,

beharbada ez aurten,

baina bai: egunen batean

«barka gaitzazue!» oihukatuko duzue,

eta agian ez dizuete barkatuko.