Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

ULISES

 

Troiako setioan berebizikoak izan ziren

Ulisesen armak eta aholku zuhurrak.

Diomedes zauritua babestu zuen, Dolon hil,

eta Troian sartu zen Paladioa eraikitzeko.

Filoktetes atera zuen Lemnosetik,

eta Patrokloren ohorezko hileta-jokoetan

Ajax garaitu zuen.

Hori jakin dut Ulisesi buruz.

 

Egurrezko zaldi barruan egon zen Ulises ere

edalontzietan pintatu zuten bezain ilun,

begiak handi eta zabalik.

Baina kontatzen ez dena da

—eta kontatu beharko litzateke—

Ulisesek ez zuela Troiako espedizioan

parte hartu nahi izan.

Eta kontatu beharko litzateke

—ia inoiz kontatzen ez den arren—

Akiles eta Agamenonen artean onezkoak egin zituela

eta, orduan bai, gudarekin hain zerikusi gutxi daukan

egintza horren ondoren, irabazi egin zutela Greziarrek.