Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

EZ DAGO LAINORIK

 

Gaur ez dago lainorik eta gaua dator garbi,

gutxitan ikusten da horrela, beldurra ematen du ia.

Zerbaitek eztanda egitea izan daiteke irtenbide bat.

Bake honetan jalgi dira gerizpeak

eta aurpegia ukitu didate,

inoiz gulakorik ikusi gabeak balira bezala.

Ez zenuke lorik egingo

zertan pentsatzen ari naizen jakingo bazenu.

Astiro noa zugana, hankabakar noa zugana,

denboran atzera egin nahi dut

esku fosil bitzuokin ukitzeko

jaio gabeko zure azala.

Gure oraina ukatuko nuke

zelan hilko zaren ikustearren.

Zelai bat bezain zabal daukat eskua,

aurrera jotzen dute handik zure ametsek

eta hemen daude nireak talka itxaroten;

esadazu ze asmorekin datorren zure barre urduria.

Esadazu, egingo didazun zulo horretan

geratzeko asmorik duzun.