Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

EKAITZA

 

Lainoak albal-paperean bilduta datoz

Orozko partetik.

Pinuak euren aldean txikiak dira,

goroldioa ia.

Eztanda gaziena entzuten da

erramu bihurtzen dena.

Sagarrek lau zatitan egin dute dar-dar

eta otsoak nahasten dabilen eskua anfibiotu egin da

uraren kontra.

 

Gertatzen ari dena baino errazagoak bagina

ulertuko genuke denak duela esanahi ezkutu bat:

bekoki zaurituak daudela putzuz beteta,

putzuetan uhandreek hegaztien lumak

iruten dituztela gaixorik.

Guretzat ezer ez dagoela diote.

Izan ere, zertarako emango dizkigute

agindutako gauzak,

hauek erabiltzeko ezinbestekoak badira

jadanik galdu ditugunak.