Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

ISILIK

 

Konfiantza trokan behera erorita,

eguzkiak alboz laztantzen du mundua.

Hondoan pagadi sakona eta,

hondorago, auzune bat.

Konturatu ez den arren,

andrazko soslaiari begira zaude zu.

Ia haizerik ez dabilenez ia geldi daude bere ileak.

Esan nahi dituzun gauza guztien artean bada bat,

esateko puntuan zaudenean arrankari bihurtu

eta barrurantz ihes egiten dizuna:

pagadian zuretzat lekurik ba ote daukan

jakin nahi duzu, ea harraparitzat zauzkan

edo soilik amorantetzat;

elkarrekin izango dituzuen umeetatik

arrak emango ote dizkizun.

Baina isilik zaude oraingoz.

Susma dezakezu erabakia hartuta daukala:

bakarrik bizi nahi du begiratzen ari zareten

pagadiko zuon bizitza.

Zapaldu ezik perfektua da maitasunaren lurra.