Honetara ezkero
Honetara ezkero
2017, ipuinak
136 orrialde
978-84-17051-07-5
Azaleko irudia: Lander Garro
Arantxa Iturbe
1964, Alegia
 
 

 

Haserrea

 

Lau astez auzoko neska koxkor haren bila ibili eta azkenean hilda aurkitu zutela jakindakoan, alabari mikrotxipa jartzea erabaki zuen amak.

      Segurtasun enpresakoek agindu diote bost minutu nahikoa izango dituztela alabaren gorpua aurkitzeko.

      Aita haserre dago, zer irudituko ote litzaiokeen galdetu ere egin gabe amak zortzi urteko umeari zilborrean piercinga jarri dionetik.