Poesia kaiera
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzulpena: Hiromi Yoshida
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-03-7
Chuya Nakahara
1907-1937
 
 

 

Bestondoa

 

Goizean, eguzki lausoak albotik jotzen du eta

    haizea dabil.

Mila aingeru

    saskibaloian jostari.

 

Nik begiak ixten ditut,

   hau da hau mozkor tristea.

Orain behar ez dudan estufa,

   margul antzera jo du herdoilak.

 

Goizean, eguzki lausoak albotik jotzen du eta

    haizea dabil.

Mila aingeru

    saskibaloian jostari.