Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MOTXAILEAK BURUAN

 

Gomutan ditut lantzean behin

elkarrekin bizi izandakoak:

kartzelako patioko solasaldiak

Irlandako kostaldeaz, erresistentziaz, kondairez,

eta zerk egiten gaituen zorigaitzeko

munduaren alde honetan.

 

Motxaileak jaiotzen zaizkit buruan

neguko patio izoztuan kantari.

Jaiotzen zaizkit xake-jokoak afrikarrekin,

zigorrak, burusiarekin aireratuz preso laguna

agurtzen genuen iluntze bakoitza.

Egun horiek ditut gomutan lantzean behin

eta zutaz naiz oroitzen.

 

Ez dira bi minutu igaro

eta telefonoz deitu didazu.

 

 

 

© Kirmen Uribe

 


www.susa-literatura.eus