Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GEREZIONDOA

 

Hil egin da etxeko gereziondoa,

lorean zegoela leihotik begiratzen genuen hura,

gogoan al duzu?

Hain xinglea itsaso handiaren ondoan.

 

Gereziondoa zuhaitz minbera da.

Hala esan zuen osabak, badakizu,

ernanien habiak non zeuden esaten zigun hark.

Gereziondoak ez du gehienetan

hogeita bost baino askoz urte gehiago betetzen.

 

Etxeko zakurra ere hil egin da.

Tira, albaitariak hil zuen txerto batekin.

Zoratu egin zen goizetik gauera zakurra.

Hasieran, ez zuen etxolatik irten nahi.

Gero ardiak akatzen hasi zen eta etxekoei hozka egiten.

 

Zu hil eta egun gutxira hil ziren.

 

 

 

© Kirmen Uribe

 


www.susa-literatura.eus