Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GERRAOSTEA

 

Antzarak igaro dira urrian magal bipiletatik.

Haurrak konturatu eta korrika doaz atzetik.

«Ezkontza, ezkontza» egiten dute oihu.

«Puntako biak ezkongaiak dira»

esan dio neskatiletako batek ahizpa gazteari,

«eta hegaletakoak gonbidatuak».

 

Antzarak igaro dira urrian magal bipiletatik.

Korrika doaz haurrak atzetik.

Adokin bustietan beren oin biluziek

negu gorria aurreratzen dute.

«Ezkontza, ezkontza».

 

 

 

© Kirmen Uribe

 


www.susa-literatura.eus