Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

BIDAIA KAIERA: BHUTAN

 

Ahiturik iritsi dira turistak bordara.

Malkartsua izan da mendi arteko bide luzea.

Afari beroa paratu die etxeko nagusiak.

Leihoan ilargi betea, Himalaiako gailur zuriak.

 

Turistetako batek besteari:

«Oraindik ez dute jakingo menturaz

gizakia ilargian egon denik ere».

Etxeko nagusiari kontatu dio konkista.

 

Pentsakor jarri da bhutandarra. Ez du, ordea,

harridura eta miresmen keinurik adierazi.

 

Apal ihardetsi die begibitartea zimurtuz:

«Eta zenbat sherpa behar izan zituzten

ura hara goraino eramateko?».

 

 

 

© Kirmen Uribe

 


www.susa-literatura.eus