Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

SUPERMERKATUAN

 

Bonbardaketak hasi direla jakin arren

ez dut aparteko zalapartarik antzeman

supermerkatuan. Jendeak ez ditu gurdietan

esnea, patatak, arrautzak eta olioa pilatu.

Ordaintzeko ilarara heldu orduko

kutxazainaren berriketari irribarre egin dio

nire aurreko gizonak: «Egunon».

 

Bi magrebtar sartu direnean

eurei begira geratu gara denok.

Zalaparta bat-batean: poltsa apurtu

zaio gizonari, eta firrilaka joan dira fruituak.

 

Madari mailatuen zauriak ezin dira itxi.

 

 

 

© Kirmen Uribe

 


www.susa-literatura.eus