Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LOREN

 

Lehorreratu dira ontziak,

korrikan doaz umeak.

Lorenek gorriz du ilea,

oinetan takoiak.

 

Cocacolakin whiskya eta

elur malutak patrikan.

Hari segiko dionik ez da

jaio mundu zabalean.

 

Nola egin duzu, esan diote,

soineko hori josteko?

Oihal beltzean klarion zuriz

izarrak marraztu ditut.

 

Min egiten du ipar haizeak

ene aurpegian.

Min egiten du

sortu ez den mundu berriak.

 

 

 

© Kirmen Uribe

 


www.susa-literatura.eus