Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LEHENAGO BEZALA

 

Batzuetan iragana

oraina bihurtzen da.

Ezer gertatu ez balitz bezala

Deitu ahal banu zeurera.

 

Itzul gaitezke atzean

utzitako bideetara?

Jakin daiteke

behera eta behera goazela

hondoa jo arte?

 

Non zaude maitea?

Non dago argia?

Lehenago bezala

kanta belarrira.

 

Gogoan hartu ume haiek

bainatzen zubipean.

Gogoan hartu esan nizkizun berbak

egiazkoak zirela.

 

Zenbat aldiz alda gaitezke?

Zenbat aldiz hobera?

Ba al dakizu zer izan zen benetan

urrundu gintuena?

 

 

 

© Kirmen Uribe

 


www.susa-literatura.eus