Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—53—

 

cochevelouren musika saiatzen

punduz eta hiperpunduz

ero traizioaren agiri jator urriak dira, Jorma

morroi egarridunen faltaz

lotzen gaituztenek

zuringokerietan galdu gabe

har ezan sakonki arnasa eta nabari sakonki:

tenteleko mandatik begiratzen diguten

ekialdeko leoi indar basatia eta mendebal ilargi berotasuna dira

—neguko hotzikara—

minutuz minutu ttipituz doazenen burumuinak

zoratzen dituztenek

eta lantegitik arako azken poeta eredu sintetikoa

kurtsi atxakitzen denaren orrua ere

«nahi nuke...» baten ekintzan zaigu itoko tamalez.