Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—45—

 

kopetaren erupzioz ekia ilki denerako

triglifo guztien gainetik eta metopa guztien azpitik

sinkolikolatu haugu, Mirande, gamadarekin

eta ordutik

hiri guztietako zementuaren leuntasunari uko egiten dioten

txarku geometrikoak

haur herabeen zipriztintze ametsen gordailu isilak dira;

hartaz gero

txinoek belle epoque-ko emakumeen bolantedun gonak kontatuz

estraperlozko denbora ere urriegia bihurtu zaizu

                                                      bihurtu zaigu;

suzko kremailera bat jarri diogu haizeari eta

eragotzitako amore koldarrak aurkitu ditugu

                                                                    suplizioaren truke

eta txinaurriz elikatzen diren solapen mamitik

«Ave Brunolleschi deshobiratua» diote galtzarbetik hildakoek

                                                diogu komun zuloetan lo lotzen garenok

eta hire omenez

bolanderen erremolke jinak izango gaituk izarren interruptorera artio

eta ON-etik OFF-era pasatuz gautuko dugu zernahi betiko.