Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—21—

 

kanilazko haurduntza izuari dagokion mezprezu kutsuak

su galdak ugaltzen ditu eta guraezak areagotzen

gau jostailuari erroa zokoratzeke grapatuz

nire begi goriek, indarge, ezin dituzte (lotsaz)

gerripean parapetatzen diren doministikun hegoak zeharka

eskuak, hitaz baliatzeke, nahirik maiz agortzen dira (zaizkit)

alferrikako luze bezain antzu den saiakera garuntsu batetan

pozpoloak baitliran

eta hik oraindik, beti bezala, ez dun ezkila hotsa muntatu

—neguko grina—

badakin

umeak beste ume batzuen gainera dakartzala odolak

biluzik

ardontzi batetan.