Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—52—

 

arrisku zabal gorri lanbrotsuan dies irae dirudi arimarekin dies illa

munduko zoko ahastuan korapilo bat ahoan aski da loa agortzeko

eztarritik zintzilik

blai blai dario odolak eta

sasigaitzak hedatzen xederak omen balira habila goibel goibel

uzta petrifikatuaren fosil usaia dualarik aldean

igerrian; igarleen horma habe sustraitik apurtzen ari zain.

 

beltza beltzaren gainean eta hurbil

gurutzearen legea naturaren gorputza sutan

ireki ezan ate liskatsua eta ikusan nola munstroak elikatzen diren

martiri!

sententzia: garunak estailaturik irla bihurri.

 

etsipenez betetako amoreaz

itaun berria eta itaun zaharra gauerdiko maxinadan erre zain bakanal askoren itun

eta hik

nazka dien anitz buruzango buztin oliotsuei

martiri!

hazi hotzaren lore

urrutiko errotetan zirikatutako erle

begietako salda ia goriak erraldoiak ugaltzen ditu

ingurua barrena heltzen da 1000 metrotara itaunik gabe

hotz hotzez aurrez aurre eta hi

higandik bakarrik bizi haiz piltzar izerdiduna patutzat dunalarik

rezesibo faktorea birhantzirik bigarrenez erortzen haiz hildo berdinaren zemaipean.