Aurkibidea
Lehen multzoa:
«Amorearen aurpegiak ugaritu nahirik»
Bigarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak I»
Hirugarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak II»
Aurkibidea
Lehen multzoa:
«Amorearen aurpegiak ugaritu nahirik»
Bigarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak I»
Hirugarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak II»
50
hala ere, hirekin,
emeki nahi nuke hasi
eta emeki jarraituz
emeki bu(rru)katu,
gheisen punduarekin zurbiltasunean batu,
ogi mamiz igurtziz
bakardadearen karinkarako azken botoizuloa ezaba
eta gauerdiko hire parking zirraratsuan
txarolezko misterioarekin amiltzean berdindu:
hire arragoan
maitasunaren diapasoi beldurtia urratzen eta urratzen
trofeo preziatu guztien arkatzontzi bihurtze geldiezin hontan
oraindik
bidea leunduko didazulakoan naukazu,
baina zuk, ez dizkidazu zure mezulari itsuen
kartoizko hitzak baizik
bidali.