Aurkibidea
Lehen multzoa:
«Amorearen aurpegiak ugaritu nahirik»
Bigarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak I»
Hirugarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak II»
Aurkibidea
Lehen multzoa:
«Amorearen aurpegiak ugaritu nahirik»
Bigarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak I»
Hirugarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak II»
48
naturalki baino noskiago oraindik
Gazako eremuetan eriden ohi zen:
poetaren jaraunslea;
bizi hutsal hontako
mendi usteletako
mehatz ustelen
mineral ustelaren
atomo ustelera artio
linburtzen ari den alimaña otzanari
biziko zaion pena;
ximur ximur
prendador bat medio
boligrafo atzeak ausikitzera hondakariki
naraman boterea; ez datzana
ez eguzkiaren sekretoak salatzean
ez maiatzeko ordurik goibelenean puzzlea osatzean
ez euliak uxatzean
ez dabiden 23. salmoan
gorantz gorantzka
loreak kultibatzen diharduen hauskera ia zanganubera zimurra.