Aurkibidea
Lehen multzoa:
«Amorearen aurpegiak ugaritu nahirik»
Bigarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak I»
Hirugarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak II»
Aurkibidea
Lehen multzoa:
«Amorearen aurpegiak ugaritu nahirik»
Bigarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak I»
Hirugarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak II»
31
beroa...
adats grinak larrean, sakabanatuak, zuhaitzetan,
konorterazten gaitun ke hertsiak
marmorezko eklipse bakarraren biztanle egin gaitu,
lur hotza lekuko bakar, hobi, deabru...
eta bertsu militante batzuk, zorion usaia ekarriz,
ene deihadarrek ez dutela arrakastarik izanen jakin dut,
eguzkizpi ispilu ilunean fulminante zeharka arren,
Venusko gau ganibetak
panpinak haurtzaroan
eta gaztaroan... direla erranaz
herriarengandik urrun
ospezia eta arrakasta ukangaitzak zaizkie izanen, badakit.
medium ororengandik egigaitz den egia irmoki azaltzen denean
plajiotzat joten dut nazkagarrienetarikoa
eta gauerdiko ordubietan, loak erretzen,
kondenatuak gara pena hau irenstera
emakume bularrez osatua dagoen erlojuan;
dakusadanak ikusiz
pentsamolde guztien zikloaren bukaeran
partikulen eraldakuntza, ziki eroan,
eta gizon ziztrinen larrudendetako txatxamurka usaia berdin zaienei
helduko zaie Giokondaren irria gau hontan eta ez eni.
eta emeki
emeki ireki
ireki zaitez
ireki zaitez niretzat
ireki zaitez niretzat larruz
ireki zaitez niretzat larruz orain
ireki zaitez niretzat larruz orain emeki
preserbagailu hautsiz josita irudimena
zein lizuna zaran frogerazi didazu
kantauriar itsasoko leize ezin ikusiak bezain bezain zurbil
eta horma horietan haizkora ankerrak zirrizka nazkar batekin
uzten duen zirrikitu bakarrarenjabe baino ez gara saritzat.
beroa...
nahi eta ez
bero ero erori arte
nahi eta ez:
arruntkeria dagokit,
eta gudari kantak ugari
ze zemai! eta ze lazapen!
Ai Presen, topikoa, standard eta orakaitza
hi haunat birao jaurtikitzaile,
agonia zorian autopista gris ibili guztiak
bahituran jarri,
zibiztoa eman
eta berriro eta berriro amets jaurtikitzaile-lez
ausartge-lez agertzen zarana haunat
eta haunat hodei sabaian zazpiretan
hamarretan
hamaiketan
gauerdiz
bat baino anitz gehiago haunat
Presen Monkadakoa,
ene garraixi arrakasta berotan
eta ez hain...