Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—10—

 

beti igarri dudala hire bezuza oro

urteurren hitsenetan esate baterako

eta denborarekin ttua nahitako tokian

kokatzeko nireganatutako trebezi aparta

hire gorputz tartaroaren maitale-leukozito

bilakatzeko, beti baina parasitu ozenena,

betileen keinu ziztada noiz emango duzun jakitea

ke gortina bat estratagema bat

gaiztokiro beratzen moskateltzan beste zerbait

esatearren, ez zait hitaz gehiegi ezagutzea iruditzen.