Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—47—

 

zer esanik ere ez:

                abere aberiatuari

      eta bioleta biolatuari

darien era simetriko

                  identikoan

darigu

        guri

      biori

aspertasun astun hau

hausterregun hontan eta hausterregunero,

euri haserretuak baionetatzen dizkigun

poroetan barrena

eta nokeagaia nokeatuz

gozoki soberen ondorioz

begi txinaurritasun geza goibel honek

agure oskilakorra bezala,

hitstasunak,

gauzen egoera naturalak,

ez gaitu

            sorpresaz

                            hartuko.