Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—3—

 

italierazko hitzekin elkarhurbiltzeak ikertzen

hatzamarretako eta era berean

hatzgordinetan sentitzean

pitillo mutur garraren berotasuna

safari zintzorka batetan zirraren ehiztari

bueltatzean

sekula ez dago ilargi gehiegirik Deustuko zeruetan

guzia denean maitatzen den eta ez den

                                                            guzia

zer erreibindikatzerik ez denean gelditzen ere erreibindikakor

«atalzainaren beldurra penaltyaren aurrean»

eta nola edo hala

hire bera kapuletsuan mihia atrakatu nahiz

frente a frente aurkitzen dugunean asteni kirrua.