Aurkibidea
Lehen multzoa:
«Amorearen aurpegiak ugaritu nahirik»
Bigarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak I»
Hirugarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak II»
Aurkibidea
Lehen multzoa:
«Amorearen aurpegiak ugaritu nahirik»
Bigarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak I»
Hirugarren multzoa:
«Babiecaren hotzikarak II»
1
bai, goxua
gartzelaretoen dibagapenetan
benereen zemaia norainokoa den susmatzen
botatzen den denbora
zure gela konbentzionaleko Tapiesarenpean ukitzen dudan ikara (bezala) da,
hestutasunaren gordailu; baiezko edo ezezko
«dis-moi ce que tu penses» penazko irrifarrez ozonoratzen dugun bitartean
ez natzaizula zahartzarora helduko zinatzen dinat,
eta halako usaiagatik,
eskekoen albotik pasatzean ez dudala arnasarik eutsiko,
salda gaineetako koipegun horirik ez dudala kontatuko,
zinatzen dinadan bezala,
bai, Salo, jadanik
zein estupidoa den iturriak bilatzea!,
sekula barkatuko ez nianaren arima topatzen bahitu nuen denbora orain
premiazko bihurri zarala aitortzen desbahitzen dudana da
eta ene ruina izango zaralan jaurtikitakoa
injekzio ia burgesekin berreskuratzen dudana,
bai, Salo, guzti hau
Stivell grabatzen ari natzaizun betiko arrats euritsuaren topikoarenpean.