Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—44—

 

hamazortzi gradutako arrats gihartsu hontan

karlistadak bilakatzen ziren haran hirintsuen

belartzan imaginatzen zaitut

ispiluak apurtzen edota mago

erahiltzaileen gurutzegrama egiten

igandeetako izparringietan eta

non eta nola hasi zen galdetuko balidate

azkartasun abiadura kutsakorrak maxilarrak ere jelaturik utziko lizkieke

bai, Jorma, bertikal eta zut jaiste hotza

gela burges hontako kontraste bat baizik ez da

isurtze-hedatze nigartia bezala ogi gainean

pairagaitza bihurtu arte.