Aurkibidea
nik esan nahi dut eta ez dizut esaten
zure irri zuri gorriak hazia erein zuen
arrazoiketaren eztanda gogorrak
BETEA DARDARTIA HUTSA
belarrietako tintilak eztiki laztantzen zizkidaten
eta amodioan garaile eta galtzailerik balego
ASFALTOKO LURRIN
optimista izateko garaia omen da gaurkoa
LETXE GUZTIAK IRAKITEN JARTZEN DIRENEAN
(isaak lagun zarrari entzundako esaera)
guztiz ajolakabekeriaren garaia
herriak herria bera erasotzen dabilen
OINEN AZTARNA LOKATZETAN
urteak osatzeko gauza izandako segundu haiek
emakume batek zerua dudan jartzen zuen bitartean
poema bat idatzi behar nuela...
OIHARTZUNAK MAILUAREKIN JOTZEN DU
Aurkibidea
nik esan nahi dut eta ez dizut esaten
zure irri zuri gorriak hazia erein zuen
arrazoiketaren eztanda gogorrak
BETEA DARDARTIA HUTSA
belarrietako tintilak eztiki laztantzen zizkidaten
eta amodioan garaile eta galtzailerik balego
ASFALTOKO LURRIN
optimista izateko garaia omen da gaurkoa
LETXE GUZTIAK IRAKITEN JARTZEN DIRENEAN
(isaak lagun zarrari entzundako esaera)
guztiz ajolakabekeriaren garaia
herriak herria bera erasotzen dabilen
OINEN AZTARNA LOKATZETAN
urteak osatzeko gauza izandako segundu haiek
emakume batek zerua dudan jartzen zuen bitartean
poema bat idatzi behar nuela...
OIHARTZUNAK MAILUAREKIN JOTZEN DU
bertsoetan igarri nuen
zure goxotasuna
mendiko haize laztanen
masaileko gorrixta.
bertsoetan sumatu nuen
hizkuntza
eta mila aldiz kantatutako
amodio eskea
zure bertsoetan
euskara gizarajoa.
hitzen giroak denbora jazki
sagarrak ximel
kantaria triste
amorruaren poemak ahoa hertsi.
iruñako kaleetan tolosan ala gernikan
gure ustekabea tabernetan astintzen da
negua izotz urtua uda
eta gu atzetik
historiaz biluts.
heriotza daramagu behatzetan
pianoa ez dago erraztunez jotzerik
poematxoak hustu egiten zaizkit
ez dut zer esan
zer egin non hasi nor ito nora joan
eta metaforak erre egiten dira.
zipli zapla jo du
amodioaren egileak
penaren masailean
los muertos no aman
eta gu hain bizirik
zaplaztekoka kale izkinetan
arro urduri larru gorri ezer edo zerbait
ez ala bai gris izpiritua materiaren zuloan
bakarti kantari malkotsu
algara bizian gorri baina ez kolorez
larritasunez baizik hemen asfalto soroan.
OTEIZARI