Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

    sentipen madarikatu aunitz

    dardar bibrazio edatzailea ametsetatik desioetara

  bizitza borobil bat bilakatzeko falta zaigun marra infinitoa

minutuz minutu arnas estuetan ahantz ematen dugu

      rutinaren literatura zapaltzailean.

 

  tekno sentimendu xehetu kirastua

  zorionaren preziotan saltzen dute,

  gorrotoa hilotzen ixiltasun lizuna edo beldurra

ziurtasun nekagarri agertzen zaigu asfaltoan...

asekaitz dirauten bihotzengatik

beruna ixurtzen duten zakilengatik.

 

                  ai haur kabi

                  dizdira begi

                  zein goxoa

                  zuen eskea

                  zein kaxkar

                  gu ia beti.