Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

begiak irekitzen ditut poliki,

gaua dela jakiteak ez du garrantzirik.

 

  aroak dira, denbora narrasti

    azala latz eta hotz odola.

 

    urruti aurkitu nahi nintzake.

 

    han urrun, harri haietara naraman hariaren puntan;

    harria eromen penotsuaren kontra, harria oinarri.

 

    gero kanta dezatela poetek zurezko bertsoa

      mama gozoa eztarrirako erabili ondoren;

 

                  — lur epelaren baimenarekin —

 

      eginean ekitean eskeini diezagutela pitxar borobildua

        denon egarri astunaren asegarri.