Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

  itsasoa bare dagoenean ere

  epel udan, hotzikaragarri udaberriaren atarian,

    bakardadea ur zabalaren erritmoari lotzen zaio

eta gizonen begietatik zintzilikatzen da

            gortina astunen moduan.

 

  edozein maiteren masail laztan xamur goriak

  ezpainez edo eskuz ferekatzean

kezkaren itsasoa lurrintzen hasten da;

          denbora gatzaren kristalak bezala

                    dir dir eta zuri

                    elur eta lehorketa.