Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

eta amodioan garaile eta galtzailerik balego

  akaso loreen kolorea amets uste behar...

  haizearen arnasa

  kirats fantasma batek itota balu...

 

    maitatzen dugu eta baita heriotza tentatu,

      ezbeharraren mina begietan urtutzen da;

 

    gizakume maitatuaren mina musukatuko nuke.

 

      edozein egunetan

        begirada gozoaren atzetik

        aspaldiko kateak

        amets gaizto batean ikusi ditudala esanez

          esnatuko banintz?

 

      gizon bat naiz, jatorriz egazti, jendearen modura.

 

          hil ez nadin, hil, nahi dut bizi

            eta maitasun asea maita dezaket...

 

        esfera jira biraka dabil

      ohea goxo eta geldirik

                  izarren azpitik.