Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

ez dut politikoek negoziatutako

  hizkuntzarik desira,

      grafiko farmakorik,

ihintzaren ametsetan murgiltzen bainaiz sarri.

 

    historia eta espazioa bokadilo batean iresteak

      arnasa estutzen dit

    maitasuna dastatzean

    ez dezaket manifestapena esan

            exzitazio baizik.

 

pizkunde ala agonia unibersidade edo hilerri

        kamamilarik ez dago baratzetan;

      beti bixitatzen gaituen lainoaren

        orrialde zensuratuetan

    hamaika hots huts larri.

      exorzitzaileak beren akelarretan pozik daude

      amona sukaldean umekeriak kontari

      hilobak, artoaren truke,

          oilasko lerdoa dirudi.

 

    gure zuloetan oihartzun eta zarata eza

      zaldien kaskoak asfaltoa jorratzen ari

      bulego basco zakur sirenalari;

umeen malko eta sortzear dauden loreekin

            banderak esnatu dira,

      pergamino modernoetan

        beldurra uniformea funzionario klasifikatzaile

          astoak eliz ataritan txistulari iraultzaile

bedeinkazio sagardoa dotriña eta prenahiduzuna

edo aurreloquesea.

 

erroibar edo etxelarko hitzen musika ixuri

zengau batean emakume batzuren aho xamur

bero konspiratzaileetatik eta orduan...

                                    denbora ez

                                  gizona mutu

                            bulegoetako leihatilak hertsirik.