Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

  optimista izateko garaia ornen da gaurkoa,

udaberria hor datorrela berriz eta...

 

  optimismoa, potroetaraino iristen den poltsiko batean

  zintzilik daukat,

  hortxe gelditzen zait

  gauero urduri,

  afaltzera ateratzeko lotsa balu bezala.

  hortxe gelditzen zait.

 

  optimismoa ez da pesimismoaren ahaide

    baina ezagutzen dute elkar aski;

triste koloreko taberna batean biltzen dira batzutan,

bestetan, beste edozein lekutan.

 

  zer esango dizut pesimismoaz

optimismoaz dakizuna baino.

 

hain da erraz eta zail

bizitzaren eromena maitatzea...

eta ez dut hotzik pasa nahi

hain da erraz.

 

zer esango didazu optimismoaz

pesimismoaz dakidana baino.