Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

  bandera zatar odol loi ixurte

agindu hortz hozkada heriotzerako

  eri gizona ezer balio gabe

  merke truke urre paper hogei urte.

 

  bizitzeko eskubidea ere eskatzen dute askok

 

  kopeta larru animali irrifar zimur

  larru jotze hats lurrin kate bukaezin

  zalantza berde zemento zerrautz ala ke

  ke beltz metal orduak eta orduak itorik edo gris

  bai ez bai ez bai ez edo bai bai bai bai...

 

  ( ene hizkuntz urbanoan helar lili hosto egur

    uztarri txekor mahasti kupel larre harresi

    adar sagar zabal ezarrita)