Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

  guztiz ajolakabekeriaren garaia

    izan daiteke gaurkoa

      baina sekula ez

          ez enerjiarik bagenu behintzat

    hainbeste kostata gero

        eten ditugun kateak

      berriro lotzen hasteko denbora.

              ez mesedez.

 

      ahaztutzerik ba al dago

    mila ikasgaien mila zartako isilak

    zartako disimulatuak

      ezer gertatuko ez balitz bezala?

 

    izarretan idatzia zegoela

    lepoa zein posturatan eraman

    ez al genuen ikasi ba?

  eta mingaina zenbateraino atera

    istilu beharrik egon gabe?

 

      kexuen horma hortaz?

 

  baztertu eta berritu

    berritu baztertu              berezi

    bakoitza berean baretu

    eta segi, segi eta segi panfleto lore izerdi

eromen musu aholku samin samur

            begi dizdiraren bila.