Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

AERONAUTAK

 

 

sukaldetik sabaia zedarritzen ari den hegazkina

alboko marra egiten ortziko futbol zelaiari

salabardoan jaso duzu

burmuinaren orbitan biraka dabilkidan kezka

ez larritzeko diostazu

lurraren erakarpen-indarra ez da arindu

betiko abiaduran jausten dira sagarrak euria baloia

ez gara hain erraz libratuko mundu likatsu honetatik

 

izan daiteke

baina lasaiago nabil patrikak harriz beteta

ikusi nola egiten duen txistu kafe-makinak

begietan propanoa erretzen entzuten zaizu

badakit nahita utzi dituzula zoruan

hondarrez betetako poltsak

 

ez larritzeko diostazu

baina badakit nire bularra zure arnasez betetzean

globo aerostatiko bat aireratuko dela estratosferara