Urtu aurretik
Urtu aurretik
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-83-9
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2004, poesia
 

 

IZOTZ AROAREN AMAIERA

 

 

termostatoaren errobera doitu eta

azken glaziarraren aireak bildu du bilera gela

lamada dago kanpoan

 

kafe hondarrekin nahastu animalia hezurrak

eragin eta edalontzia irauli etorkizuna iragartzeko

mahai gainean konstelazio herren bat

arbel zurira atera zara dakusazuna azaltzera

 

labarraren hormetan marrak errotulagailuz

datuak adierazleak zenbakiak grafikoak

ez du itxura onik jainkoak haserre daude

anabasaren erdian mamut bat odolusten

 

samako ileak laztu dizkit aire girotuak

orduan ohartu naiz zeren eske zatozen

beste jaioberri baten bihotza eguzkiari eskaintzeko