Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iñigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2022, poesia
 
Birika zatiak
Xabi Borda, 2004

Literatuzta aldizkariaren hiru aleetan irakur daitezke Xabi Bordaren poemak, eta hauxe, Birika zatiak, bere lehen poemarioa. Boligrafoarekin baino, bisturiarekin idatzitako poemak dirudite, zehatzak, zorrotzak, euren txikian osotasun batean eraikiak, poemak baino forma geometrikoak bailiran.

kritikak:
Metal zaporea, Igor Estankona, Deia, 2004-11-09
«Txarrena da, desolazio honetan, ez dugula asmatzen nola idatz dezakeen bigarren poema liburu bat, eta hirugarren bat, jadanik esanda utzi badu ezer gutxik duela, berez, zentzurik».
Haikua materian, Jon Kortazar, El País, 2004-11-14
«Surrealismo puntu batek zipriztindu ditu poemak noizbehinka eta niri 80ko hamarkadan argitaratzen zirenak ekarri dizkit gogora. Ongi idatziak, sotilak, baina, era berean, hauskorrak».
Hutsuneak, Javier Rojo, El Correo, 2005-01-19
«Planteamendu postromantikoak (era sinple batez adierazteko) nabarmentzen dira honelako poesian, bakardadearen esperientziatik abiatuta, poetak barnean sentitzen duen hutsune baten bete beharra azaltzen baita».